Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Usabaleko langilei babesa

Iruzkin berri bat gehitu
Usabaleko langileek 10 eguneko greba egin dute beraien eskubideak aldarrikatzeko. Herritar bezela, nere erreklamazio pertsonala jarri dut Euskadi.eus en eta Tolosako udalean, baina egoera tamalgarri honen kexa publikoa egin nahi dut ere bai. Usabalen kudeaketa publikoa izan beharko litzateke lan baldintza duinak bermatzeko, eta gutxienez, enpresak akordio batera iristeko gaitasuna izan beharko luke, hala ez bada, udalak eskuhartu beharko lukeela uste dut.
R.F.V. 27/3/2023 11:15 Haserre 
Tolosako Udala: Kirol Teknikaria
Kuotaren eta klaseen ordainketen itzulketa proportzionala Tolosako Usabal kiroldegia kudeatzen duen enpresari (BPXPort SLri) eskatu behar diozu presentzialki Usabal kiroldegian. Edozein argibidetarako deitu 943 53 64 00 telefonora. Garbi utzi udal zerbitzua dela eta emana dagoena kontratuz, hori ez du esan nahi lan baldintza duinik ez dituztenik kiroldegiko langileek. Udalak GREBA aurretik eta atzetik bitarteko lanak egin ditu desadostasun honetan. Mila esker
  28/3/2023 13:57
Polikiroldegiko grebari buruz atzo irakurritako azken albistea dela eta, martxoan herritar batek idatzi zuen kexa eguneratu eta partekatzea egokia iruditu zait. Ba, bost hilabete pasa ondoren udalaren eskuhartzea, kuotaren igoera proposatzeko izan da, oso ondo. Zer gertatuko litzateke bazkide izateari uzten badiogu?
A.I.T. 23/8/2023 18:39 Haserre 
Eta ordanduta dauzkagun klase eta jaso ez ditugunei buruz ez dugu informaziorik, zeren zain daude??? Pasa den denbora guztia eta gero, itzulketei buruzko erantzun garbirik ez. Bezeroak hilabetetan kuota ordainduko ez balu, ez liokete sartzen utziko, ezta? BPXPort SL enpresak, bezeroekin daukan kontratua ez da betetzen ari, beraz berari ere zerbait erreklamatzea egongo da ezta?? Betebeharrak ez dira bezeroarenak bakarrik izango. Orain, falta dena, soluzioa bezeroek gehio ordaintzea.
L.E.S. 24/8/2023 08:27 Normala 

Egin ez diren zerbitzu guztien konpentsazioa jarduerari berriro ekiten dionean egingo du enpresa emakidadunak; alde batetik, martxan jartzerako lehen hilabeteko kuota proportzionalki murriztuz, eta, bestetik, jardueran jarraitu nahi duen orori, ikastaroaren kuotara murriztuz eman ez diren saioen zati proportzionala. Jardueran ez jarraitzea erabakitzen duten pertsonei diru-itzulketarekin konpentsatuko die.
  25/8/2023 11:41
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

DMacroWeb-ek eraikitako web orria