Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Zerkausia

Iruzkin berri bat gehitu
Goizeko 8:40ak. Oraintxe entzun dut irratian Tolosako Udalak iñauteriak ospatuko direla esan duela (herriak erabiki hori hartuta zuen dagoeneko). Solana kaletik pasa naiz eta udal langileak biharko feriarako mahaiak jartzen ari dira. Eguerdirako toldoak itxiko dituzte, ostiralero bezala. Iñauteriak bai baina Zerkausia ez.... norbaitek ulertzen al du zerbait?
M.G.I. 11/2/2022 08:58 Haserre 
Plaza berriko parkea Udalak aurrekontu bat eskaini zuen herriko parkeak konpontzeko. Plaza Berrikoa, herriko haurreskola dagoen plazako parkea hain zuzen ere, Tolosako erdigunekoa lotsagarri dago eta ez dute konpondu edo berritzen. Parkea zaharkitua dago eta parkeko txirristak puskatu ahala,konpondu beharrean kentzen ari dira. Lurra ere puskatua dago eta arriskutsu gure haur txikientzat. Ez al dute parke seguru bat merezi? Horretaz gain, garbitzaileak ere ez dira bertatik egunero pasatzen beste hainbat lekutan bezala, astean behin pasatzen ote diren ere zalantzan jartzen dut. Ea konponbidea ematen zaion honi.
N.Z.F. 11/2/2022 15:11 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria