Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Leidor eta zinea

Añadir nuevo comentario
Zine emanaldiekin zerikusirik duten hainbat kontu aipatu nahiko nituzke: 1. Covid 19 dela eta, filma hasi aurretik, zenbait aholku ematen zaigu audio baten bidez. Haien artean, emanaldia hasi ta gero, ezin izango dela aretoan sartu. Ba, EZ DA EGIA. Maiz gertatzen da argiak itzali ondoren ikusleak sarten direla. Zintzo eta puntual jokatzen dugunok, zergatik jasan behar dugu ezaxolagabeen portaera? 2. Aurrekoan aipatutakoaren ondorioz edo beste arrazoi ezezagunak direla eta, sarri filma ez da hasten puntualtasunez. 3. Ikusleen artean asko dira ez dakitenak nola banatzen diren aulkiak aretoan eta horren ondorioz, izkin batetik bestera ibiltzen dira noraezean. Ez legoke gaizki sarreran gailu digitala erabiltzen duen pertsonak esatea nondik komeni zaigun sartzea: bakoitiak ezkerretik eta bikoitiak eskubitik. 4. Bonoak interesgarriak izan daitezen eta errentagarritasun handiena atera ahal diezaiegun komeni da programazioa denboraz ezagutzea. Batez ere, zenbat film sartuko diren abonoan eta zenbat izango diren ordaindu beharrekoak. Gaur, apirilaren 25ean, adibidez, ez dakigu maiatzean zein film ikusi ahal izango ditugun.
J.S.Z. 25/4/2021 13:48 Triste 
Tolosako Udala: Responsable Departamento Cultura
Zuk aipatutakoak puntuz puntu erantzuten saiatuko gara: 1. Egia da azken hilabetean jende filma hasi ondoren sartu dela Leidorrera. Kontua da arazoak izan direla filmen ordutegiekin: nahiz eta kartelean 18:45etan programatu, inprimatu eta aldez aurretik erositako txarteletan 19:00 jartzen zuen. Hori ez da ikuslearen errua, gure akatsa baizik, eta horregatik utzi diegu filma hasita dagoela aretoan sartzen. Saiatuko gara horrelakoak arik eta gutxien gerta daitezen hemendik aurrera. 2. Aurrekoaren ondorioa da ere puntualtasunez ez hastea. Horrez gain, zenbaitetan gertatu da ilara handian sortzea takilan. Orain, COVID-19a dela eta eserlekuak zenbakituak izan behar dutenez, dezente luzatu da sarrera ateratzearen prozesua. Laster, abian jarriko da bonuak internet bidez sarrerengatik trukatzeko sistema, takilatik pasatu behar izan gabe. Horrek ilarak asko murriztuko ditu. 3. Programazioaren iragarpena aurreko sistemaren data berdinetan ematen da. Filmen kontratazioak oso aldakorrak izaten dira aste batetik bestera eta batzuetan komeni izaten da azken astera arte itxarotea film egokiena prezioa onean lortzeko. Horrez gain, uste dugu, nahiz eta pandemiaren egoerak dena hankaz gora jarri, gure programazioa nahiko estandarizatua dagoela eta errez aurreikusi daitekeela bonuaren erabilpena zein izango den. Hilean gehienez film bakarra sartzen dugu bonutik kanpo, gainerako guztiak, haurrentzako filmak salbu, bonuaren barruan sartzen dira. Ostegunetan botatzen den film mota eta bertsioaren jatorria ere aski ezaguna da. Dena den, saiatuko gara programazioa ahalik eta azkarren ateratzen. Espero dugu gure erantzuna zure zalantzak ase izana. Hemen gaituzu edozein zalantza galdetzeko. Agur!
  30/4/2021 07:52
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb