Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Eskaria egin zenetik hamahiru hilabete geroago, eskakizun berdinakin nator. Uzturre kaleko pasabide hestua zuloz beteta jarraitzen du.

Iruzkin berri bat gehitu
Uzturre kaleko pasabide estua egoera kaskarrean dago. Zorua zuloz beteta dagoenez, behin edo behin gurpildun aulkiarekin Larramendi aldera joateko erabili nahi izan dugunean, bere egoera kaxkarra dela eta Ibaiondo kaletikan barrena joatea erabaki izan dugu. Adineko jendearekin zein haurren aulkitxoekin ibiltzeko oso gaizki dago. Zorua berdintzea asko eskertuko genuke, aipatutako aulki gurpildunarekin eroso joan ahal izateaz gain, euria egiten duenean hankak putzutan sartzeko aukera desagertuko bailitzake. Era miserablenean ere, porlanez estaliz gero ... konforme! Horretaz gain, ertzetatik hazten ari diren huntza eta sastrakak pixkanaka bidea hartzen ari dira. Ondo egongo litzateke desbrozadorarekin arrastada bat ematea. Mila esker.
A.G.A. 6/12/2020 11:42 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria