Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Hirigintza, azpiegiturak, etxebizitza

Gaiak

Hauek dira Tolosako Udalak herritarren iradokizunak, iritziak eta eskakizunak jasotzeko sailkatu dituen  gai-arloen artean "Hirigintza, azpiegiturak, etxebizitza" arloarekin loturiko gaiak. Horietako edozeinetan sartuta, gai bakoitzari buruzko informazio osagarria eskuratuko duzu, eta, horrez gainera, aukera izango duzu –zenbait gaitan– herritarren ekarpenak eta Udalaren erantzunak eta komunikatuak kontsultatzeko.

Herriaren plangintza
Tolosako Hiri Antolakuntzarako Plangintza Orokorrean jasotako Hiri proiektuei buruzko gaiak.
Etxebizitza
Etxebizitza publikoko proiektuen (etxebizitzaren prezioa, etxebizitzen okupazioa, etxebizitzen birgaitzea, etxebizitza sozialak, ...) mantentze, birgaitze eta administrazio eraginkorrarekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.
Hirigintza kontrola
Obra, eraikuntza eta instalazioetarako hirigintza lizentzia behar duten jarduerekin, baita hirigintza jarduerekin (lizentziarik gabeko obrak, eraikinak zein instalazioak kontserbatzeko betebeharra, eraikuntza erabilerak, hirigintzako aurria, eta abar) lotutako administrazio kontrolerako formekin zerikusia duten kexak eta /edo iradokizunak.
Besterik (Hirigintza, etab)
Hirigintzako bestelako gaiekin zerikusia duten kexak eta / edo iradokizunak.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria