Hauek dira Tolosako Udalak herritarren iradokizunak, iritziak eta eskakizunak jasotzeko sailkatu dituen gai-arloak. Horietako edozeinetan sakatuta, arlo bakoitzari buruzko informazio osagarria eskuratuko duzu, eta, horrez gainera, aukera izango duzu –zenbait arlotan– herritarren ekarpenak eta Udalaren erantzunak eta komunikatuak bistaratzeko eta irakurtzeko.
Garraio publikoaren zerbitzu desberdinak eskaintzeko moduarekin eta honen kudeaketarekin zerikusia duten gaiak, hala nola, trafikoaren ordenamendua, zaintza eta kontrolarekin, motordun ibilgailuen aparkamenduarekin eta udalerriko bide segurtasunarekin.
Bide eta gune libre publikoetan egindako jarduerekin zerikusia duten gaiak, baita haietan dauden elementu eta objektuen baldintza orokorrekin loturikoak ere.
Herritarrei informazioa eta laguntza helarazteko bitarteko, modu eta bideekin zerikusia duten gaiak.
Udalaren kirol jardueren zein ikastaroen (jarduera eskaera, jardueren zozketa, ordutegiak, kuotak, kirol irakasleak, eta abar) kudeaketa, programazio eta eskaintzarekin, baita teknifikazio zentroarekin ere, zerikusia duten kexa eta /edo iradokizunak
Udalerrian antolatutako kultura eta aisialdi jardueren administrazio, kudeaketa, programazio eta eskaintzarekin zerikusia duten gaiak, baita erabilera horietarako egokitutako instalazioen kudeaketa, kontrol eta mantentze-lanekin lotutakoak ere.
Gizarte Zerbitzuak arloari dagokionez, honako gaiak bereizi ditu Tolosako Udalak hiritarrek iradokizun, iruzkin eta eskariak errazago egin ditzaten.
Ogasunaren arloari dagokionez, honako gaiak bereizi ditu Tolosako Udalak herritarrek kexak edota iradokizunak errazago egin ditzaten.
Atal honetan ekonomiaren sustapenarekin zerkusia duten gaien inguruan eman dezakezu zure iritzia (enpresa, merkataritza, azokak, etab).
Hirigintza eta Etxebizitzak Arloari dagokionez, honako gaiak bereizi ditu Tolosako Udalak herritarrek kexak edota iradokizunak errazago egin ditzaten.
Bi arlo hauetan, eta Udalaren eskumenen barnean, eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko kexak edo/eta iradokizunak.
Herritarren segurtasunaren arloan Udalak eginiko jarduerekin eta hartutako neurriekin lotura duten kexak edota iradokizunak egin daitezke atal honetan.
Atal honetan prestakuntzaren eta enpleguaren arloan Udalaren eskumenekoak diren gaien inguruko kexak edota iradokizunak egin daitezke.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.