Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Larramendi 9 eta 11ren arteko zabor bilketarako edukiontziak

Iruzkin berri bat gehitu
Larramendi 9 eta 11 ezkaratzen artean dauden zaborra biltzeko edukiontziak bi garajeen arranpalen artean daudet eta eskapada ugari gertatzen ari dira zaborra botatzera joaten den jendea eta garajeetatik ateratzen diren kotxeen artean. Edukiontzi hauek kotxeei dezente mugatzen die ikuspena eta azken momenturarte ez oinezkoek ez kotxeek, ez dute elkar ikusten. Ezin al dira edukiontzi hauek hasiera baten jarri ziren kokalekuan jarri, Larramendi 7 eta 9ren artean? Eskerrik asko
P.A.A. 12/9/2018 13:14 Normala 
Ez dut erantzunik jaso bidalitako iradokizunari. Ez dakit zertarako jartzen duzuen zerbitzu hau kasurik egin behar ez badiozue. Berriro gogoratu hasi nahi dut Larramendi 9 eta 11 ezkaratzen artean dauden zaborra biltzeko edukiontziak, bi garajeen arranpalen artean daudenak, arazoak sorten ari direla. Susto ugari ikusten ari naiz zaborra botatzera joaten den jendea eta garajera sartzen diren autoen artean, lehengo idatzian adierazi nuen bezala. Istripuren bat gertatzen denean gogora ekarriko dizkizuet nik emandako bi abisuak eta zuengandik jasotako erantzunak. Orduan alperrik izango da mezu hauek ezabatzea eta arazo honen berririk ez zenutenik esatea. Ondo izan, Pello
P.A.A. 19/11/2018 16:10 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria