Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Rondilla egoera tamalgarrian

Iruzkin berri bat gehitu
Rondilla kalearen egoera degradatua izatetik gertu dago. Ez da irisgarria (autoz betea eta espaloi estuak), errepideko zoruaren egoera tamalgarria da (zuloz betea) eta, gainera, kalea zikinkeriz betea dago musika eskola parean kalearen erdi erdian geratzen diren edukiontzien eraginez. Duela zenbait urte, Udalak kalea oinezkoen gune bihurtzeko asmoa adierazi zuen, eta horretarako jarri zizkion bi noranzko J.A. Irazusta pasealekuari (biala). Uneotan, Tolosako arteriarik garrantzitsuenetakoa ez da batere erakargarria ez dendari eta ostalariek negozioak zabal ditzaten eta ezta hiritarrak bertatik pasa daitezen ere. Noizko obra bat kalearen duintasuna berreskuratzeko?
G.O.U. 14/3/2018 21:39 Triste 
Tolosako Udala: Hirigintza Departamentuko Arduraduna
Egun on: Lehendabizi nahi dut gauza bat argitu. Parte hartzeko plataforman sartzen diren galderak edo iradokizunak teknikoek erantzuten ditugu. Hori dela eta horrelako galderak erantzutea zaila da, izan ere Rondilla kaleko edozein aktuazio egiteko dirutza handia da, eta Udal aurrekontuetan izan behar du isla Horrekin esan nahi dizut Udal aurrekontuak Plenoak onartzen dituela eta teknikoek eziin dugula horri buruz erabakirik hartu. Hala ere Udala jakitun da eta aurtengo aurrekontuetan badago partida bat aurreproiektua edo gutxienez irtenbide ezberdinen azterketa egiteko. Ondo izan
  15/3/2018 07:32
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria