Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

IBI altua

Añadir nuevo comentario
Usabalen kasuaren antzera, Tolosan pagatzen den IBI portzentaia oso altua iruditzen zait. Donostiko groseko etxe batekin konparauta (ezagun batena, hondartzatik hurbil), 2000AC gehio pagatzen ditut nik Tolosan, eta hori lagunaren etxea handiagoa izanik. Bizkaiko familiar batekin konparauta hirukoitza pagatzen det. Bai portzentaia (udaletxeak definituta, ezta?) eta baita balore katastralak oso altuak daudela dirudi. Honek azalpenik al du?
A.G.B. 6/9/2017 23:22 Triste 
Barka. 2000AC hori, 200 euro dira (webak ez du euro ikurra onartzen dirudienez).
A.G.B. 6/9/2017 23:26 Triste 
Tolosako Udala: Responsable Departamento de Urbanismo
Egun on: Lurraren katastral balorea Foru Aldundiak finkatzen du. Duela gutxi aldatu dira balore katastralak eta Tolosako eremu askotan lurraren balioa jaitsi egin da aurreko balorazioarekin konparatuta. Ondoren zergaren tipoa Udalaren Osoko Bilkurak finkatzen du. Zuk azaltzen duzun konparaketa ezin da egin kontuan hartu gabe datu batzuk: Etxebizitzen baloreak bi faktore ditu: lurraren balioa eta eraikinaren balioa. Azken hau kalkulatzeko eraikinaren antzinatasuna eta egoera hartzen dira kontuan. Datu horiek jakin gabe oso zaila da konparaketa bat egitea. Adibidez, Katastro web orrian ikusi daitekeenez, 100 urte dituen eta Alde Zaharrean dagoen etxebizitza baten balioa : Azalera 62 m2, lurraren balioa 35.800, eta eraikina 24.900, guztira: 60.700,00. Lurraren balioa %58,98 eta eraikinarena %41,02. Eta, aldiz, Larramendiko etxebizitza berri batek 58 m2 dituenak: lurraren balio 30.700,00 0AC eta eraikinak 65.800,00, Guztira: 96.500,00. Beraz Lurraren balioa %31,81 eta erakinarena : %68,18 . Beraz, konparaketa egiterakoan ez da hartu behar bakarrik lurraren balioa. Gainera erakina nahiko berria bada eraikina egiteko kostua (Coste construccion) handiagoa izaten da. Bestalde, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 12/1989 Foru Arauak 14. artikuluak dioenez, zerga honen kuota oinarri ezargarriari karga tasa aplikatzetik ateratzen den emaitza izango dela. Ondasun hiritarren kasuan, karga tasa 1000ko 0,4koa izango da. Dena den, udalek gehitu ahal izango dute karga tasa orokorra 1000ko 4ko mugaraino, eta industrien kasuan 1000ko 6ko mugaraino. Karga-tasari dagokionez, Tolosako Udalak 2017rako % 0,2972koa ezarri du, mugen barruan.
  8/9/2017 08:15
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb