Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Usabal garesti

Iruzkin berri bat gehitu
Kiroldegi publiko bat izateko oso garesti iruditzen zait Usabal. Beste herri/hirikin konparatuz askoz gehio pagatzen da, bai bazkide izatea, baita kurtsoetara apuntatzea. Haurren kasua bereziki pasada bat iruditzen zait. Bi galdera/hausnarketa dauzkat: ez al du udaletxeak kirola bezalako ekintzak bultzatu behar (nahiz eta gastu bat izan)? Ekonomikoki biztanle guztiek joateko aukera dute? Ondo legoke gaia aztertzea.
A.G.B. 6/9/2017 23:08 Normala 
Tolosako Udala: Kirol Teknikaria
Kaixo, Ados nago zurekin gaia (zerbitzu publikoen kosteak eta tarifak) hausnartzea komeni dela, horretan gabiltza. Ziur aberasgarria dela eta ondorio eguneratuak atera genitzakeela guztion artean. Hala ere, garestia den ala ez esateak, beste daturik eta konparaketarik gabe, arriskutsua dela uste dut. Hainbat aldagai baloratu behar dira aurretik, zerbitzu publiko bat garestia ala merkea den ziurtatzeko. MIla esker zure ideiak edo kexak publikoki azaltzeagatik. Ondo izan
  7/9/2017 13:57
Nik ez dakit garestia den ala ez baino bai nabarmenduko nuke duela urte batzuk, Berazubi udalaren babespean gelditu zenean, euro bateko igoera lineala aplikatu zitzaiola mundu guztiari. Zenbat bazkide gara? 7.000. Ba kalkuluak egin. Ez ditut erabileraren zenbakiak, baino esango nuke askoz jende gutxiago ibiltzen dela hor kiroldegian baino.
J.S.Z. 7/9/2017 17:53 Normala 
Tolosako Udala: Kirol Teknikaria
Ñabardura bat besterik ez; 18 urtetik gorako abonatuei aplika zitzaien diozun tarifen igoera hori 2014 urtean
  8/9/2017 08:12
Zerbitzu publikoen kosteak eta tarifak hausnartzen ari zeratela aprobetxatuz, ea hemen nere proposamena: familia gurasobakarra familia ugaria bezala kontuan har dezazuela. Besterik gabe, agur bero bat
K.L.A. 23/11/2018 11:36 Pozik 
Tolosako Udala: Kirol Teknikaria
Kaixo, Zerbitzu publikoen kosteak eta tarifak urte bukaeran hausnartu eta onartu ohi dira. Iaz familia gurasobakarra familien kontua mahai gainean jarri zen. Kontua da gurasobakarreko familiek bi ume izanda famili ugariaren ziurtagiria eskura dezaketela Aldundian: https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/listado-tramites/-/tramiteak/xehetasuna/1510. Familia ugariaren ziurtagiri horrekin Usabal kiroldegiak famili horren kuoten %50eko bonifikazioa aplikatzen du kiroldegia ireki zenetik. Informazioa balioko dizulakoan Besterik gabe, agur bero bat
  26/11/2018 13:39
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria