Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Bizikleta aparkaleku gehiago

Iruzkin berri bat gehitu
Egunon! Eguneroko arazoa da. Goizetik goizera gero eta zailagoa da zezen plazan toki librea aurkitzea bizikleta aparkatzeko. Dauden lekuak oso gutxi dira (eta bizikleta batzuk gainera hor "bizi" dira, ez baitira mugitzen) eta beti okupatuta daude. Beraz argoilak, farolak, ateak, posteak...denetik erabiltzen ditugu bizikletak uzteko. Udaberrira begira arazoa areatuko da eguraldi onarekin, Unibertsitatera doazen ikasle asko autobusa hartzera bizikletan joaten hasiko direlako. Arazo hau ere askotan Kultur-etxean ere daukagu. Mesedez bizikleta-aparkaleku gehiago behar ditugu Tolosan!!! Mila esker!
A.P.A. 8/2/2017 10:18 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria