Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Zakurrak tolosan

Iruzkin berri bat gehitu
Azken asteetan zakur asko ikusten ari naiz libre Tolosan, eta nahiz eta jabeak lokarriz lotuta izan neri salto ere egin zidan batek duela egun gutxi. Alliri inguruan zakur beltz handi bat aske ibiltzen da egun osoan. Lehen Gurutze Gorriaren etxea zen inguruan asko ibiltzen dira aske (ume bateri baino gehiagori susto handiak eman ere bai), ... Zein da araudia zakurrei buruz? Nork zaindu behar du betetzen den edo ez? Jabeen gehiengoak oso arduratsu jokatzen du beraien zakurren zaintzan, baino beste asko oso "erlaxatuta" ez al dira ibiltzen kalean?
A.A.O. 2/2/2017 10:01 Normala 
Eginiko iradokizunarekin ados nago eta beste galdera batzuk gehituko nizkieke.Zergatik ez txakurren erregistro bat sortu? Zergatik ez erregistro horretan ADN-a sartu? Zergatik ez txakurren gorotzak topatzen direnenean beraien jabeei isuna jarri? Zergatik isuna kontzeptua kotxearekin lotu bakarrik? Zergatik 2017ko administrazio batek pasa den mendeko joerei eutsi eta ez da hasten zigorrak jartzen zarata, zikinkeria eta zintzotasun-ezarekin zerikusirik duten jarreren kontra?
J.S.Z. 3/2/2017 08:44 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria