Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

San Esteban Auzoa

Iruzkin berri bat gehitu
San Esteban auzoan bizi naiz. Gure etxebizitza eta beste asko ordenanzaz kanpo daude, berez lehenengo plan urbanistikoan bota egin behar zituztelako. Gero Bildu sartu zan udalean eta plan orokorra bertan behera utzi eta berri bat egiten hasi zen, gaur egungo egoera ekonomiko eta sozialari egokituagoa. Baino orain, Gobernua aldatzean, EAJ-k esan du plan hori geldituko duela eta berri bat egingo duela ambizio handiagokoa. Nola dago plan berri hau? Ze datak manejatzen dituzue? Kontutan hartu ia urte asko daramazkigula horrela eta honek obrak egiteko arazoak ekartzen dizkigu: teilatua berria jarri, fatxada konpondu, igogailua jarri... eta zer esan etxea saldu nahi badezu!!
I.L.A. 10/3/2016 17:42 Haserre 
Tolosako Udala: Hirigintza Departamentuko Arduraduna
Orain momentuan plan orokorraren berrikuspen partziala abian da. Hurrengo urratsa Plan orokorrari hasierako onarpena ematea izango da. Hori eginda gero jendaurrean jarriko da Plana interesatuek alegazioak egin ditzaten. Plan orokorra bukatu ondoren, eremuko Plan Berezia onartu beharko da, eta azken dokumentu honek jaso beharko du eremuaren ordenazio xehatua, hau da non erraiko diren eraikin berriak, zeintzuk birgaitu beharko diren, non kokatuko diren dotazioak, etab. Espero dugu agintaldi honetan Plan Berezia onartutzat ematea.
  11/3/2016 07:39
Esaten dezunan arabera, beste 3 urte minimo utziko dituzue ordenanzaz kanpo. Denera 12 urte izango dira ezer erabaki gabe!!! Lotsagarria da. Espero det, gutxienez ez jartzea arazorik teilatua edo fatxada berriztatu nahi duenarekin ze argi dago hau oso oso luzerako doala, eta ez det uste udalaren nahia etxe hauek ruinatan geratzea dela ezta??
I.L.A. 12/3/2016 21:42 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria