Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Larramendiko egoera penagarria

Iruzkin berri bat gehitu
Gezurra dirudi Larramendin gertatzen ari denak. Hain auzo berria izanda "Voith zegoeneko lekuan eginiko etxeak behintzat- zikinkeria ikusten da nonnahi. Zubia pasa eta berehala topatuko duzu denda txinatarra eta espaloian txikleak erantsita, dozenaka. Aurrera segi eta etxe berrien arkupeetan, batez ere tabernaren ondoan, txikleak ere ugari eta zigarro-puntak ere bai. Penagarria benetan. Zoruko lauzen artean zirrikituak daudenez, zigarroak hor gelditzen dira, betirako...Dudarik gabe errua, zikinkeriarena, herritar axolagabeena da baino, udalak ezin du zerbait gehiago egin? Beste aldetik, Carrfeour supermerkatuaren obrak bukatu ondoren, hor gelditu zen orube bat txukundu gabe. Ba hor ere zaborra ere pilatzen ari da. Noren ardura da hori garbitzea?
J.S.Z. 29/2/2016 13:56 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria