Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Paper kalea belozidadea

Iruzkin berri bat gehitu
Mezu honen bitartez Iurre auzoako Paper kale luze honetan hainbat ibilgailuk (kotxek zein motok) hartzen duten abiadura salatu nahi dut. Bertan bizi behar da ikusteko aipatutako ibilgailuk, abiadura behar den bezala oztopatuko ez dien trabarik aurkitzen ez dutenez, eta dagoen rekta luzea aprobetxatuz, hartzen duten belozidadea. Ateratzen duten zaratagatik balitz, hainbestean, baina zarata baino gehiago, oinezkoontzako ARRISKUTSUA delako idazten dut. Ez bakarrik bizilagunentzako, baita ikastolako bidean doazen haur piloentzako ere. Beraz, eta konponbide erraza duenez (beste hainbat kaletan hain ugariak diren igota dauden pasabideak ezartzea), neurri hori edo egokien derizkiozuena hartzeko eskatzen dizuet. Arraroa baita benetan hain rekta luze eta hainbeste kotxe pasatzen den leku batean oraindik horrelako neurri "prebentiborik" hartu ez izana. Besterik gabe, ondo izan
X.B.T. 10/10/2015 12:34 Haserre 
Paper kalean, Paper eskola ondoan den zebra bideetako bat, oso arriskutsua da. Oso bisibilidade txarra du, bai oinezkoarentzat, bai eta kotxe-gidariarentzat.
N.M.E. 31/5/2016 18:25 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria