Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Gabonetako argiteriaren instalazioak

Añadir nuevo comentario
Kaixo, Lehenik eta behin, ezbaian jarriko nuke gabonetako argiak jartzea, hauek eman nahi duten mezuaz aparte, behar ez den kontsumoa sortzen baitute. Gabonetarako herria apaindu "behar" bada, kontsumo arduratsua bultzatuz, bestelako apaingarriak erabil daitezkeelakoan nago. Baina hona ekarri nauen arazoa ez da hori soilik. Argien instalazioak ezorduetan egiten ari dira. Atzo, astelehena, goizeko 6terdietan aritu ziren, Larramendi auzoan argiteria jartzen. Lehen pixuan bizi garenez, logelaren pare parean. Eta gutxi ez baitz, gaueko 12terdietan ekin zioten berriro ere zalapartari, argi gehiago instalatzeko. Langileek, uste dut, agindutakoa beteko zutela eta ez dute kulparik, baina ordu horietan halako zalaparta eta oihuka ibiltzea herritarren etxeen pare parean... ez zait egoki iruditzen. Pentsatu nahi dut, ordutegi horretan ibiltzeko arrazoienbat egongo zela, trafikoarengatik edo dena delakoa. Baina era berean, obrak edo zarata egiteko ordutegiak ere ezarrita egongo direla pentsatu nahi dut Tolosan. Badakit soluzio errezik ez dela egongo, eta ia jarrita daudenez, kentzerako orduan behintzat errespetu gehiagorekin aritu daitezela eskatu nahi dugu. Ez baita egokia, bizilagunak zaratengatik ohetik altxa eta leihoetara aterata ibiltzea... Kontutan hartuko delakoan, eskerrik asko.
A.Z.L. 2/12/2014 13:46 Enfadado 
Tolosako Udala: Ingeniero Municipal
Egun on, Bai, arrazoia duzu eta ea datorrenean hobeto egiten ditugun gure lanak. Eskerrik asko
  3/2/2016 08:13
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb