Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

OTA Progresiboa

Añadir nuevo comentario
Gai polemikoa seguruenik. Beti pentsatu izan dut kaleak herritarrenak direla, herritar guztienak. Horregatik ez dut ulertzen nola normala iruditzen zaigun gure kaleak aparkatutako kotxez josita edukitzea. Batzuk badugu kotxea, baina askok ezta hori ere, eta zergatik jasan behar dute espazio publikoaren okupazio ikaragarri hori? OTA txartela ateratzen duzu, urtean 40 bat euro ordaindu, eta hala! kale zati bat zurea da, nahi baduzu kotxea urte osoan zehar mugitu gabe edukitzeko. Hain merke saltzen al ditugu gure espazio publikoak? Ikaragarrizko akatsa iruditzen zait. Ulertzen det ez dela konpontzen erraza izango eta batzuei asko kostatuko zaiela asimilatzea, baina kontutan hartzeko gaia dela uste det. 80 euro ordaintzen ditugu guk hilean (960 euro urtean) kotxearen aparkalekuagatik, eta OTA txartela ere badugu, OSO MERKEA BAIT DA, noizean behin kotxea utzi beharra izaten dugu eta. Kotxea daukanak aparkalekua eduki beharko luke, edo bestela, kalean aparkatzeagatik egoten dan denboran arabera ordaindu. Urte osoan mugitzen ez duenak askoz ere gehiago ordaindu beharko luke. Ez da hain zaila izango kontrol hori eramatea. Zeresanik ez, herri hontan horrenbeste maite ditugun Autokarabana edo Furgoneten jabeek, debekatuta eduki beharko lukete hoietako bat edukitzea aparkalekurik ez baldin badute. Ireki dadila eztabaida! Gaiak merezi du eta. Eskerrik asko.
A.A.P. 27/11/2014 13:33 Alegre 
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb