Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Lotsagarria benetan

Añadir nuevo comentario
Egoiliar txartelak salmentan jarraitzen dute, baina, horrek ez du bermatzen plaza izango dugunik. Puntu bat arte, ulertu dezakedala esan dezaket, baina, bizi dugun egoerak gertakizunak salatzera behartzen naute. Alondegiko bonoak ere eskeini dituzte, eta hauek ere erosi ditugu. Arratsaldeko 18:00etatik goizeko 09:00etara 300ACko hileko kuota ordainduz. Hasiera batean fantasia zirudien, baina gutxi iraun du. Gauzak honela nire egunerokotasuna idatziz azaltzera behartuta ikusten dut nire burua. Lanera irten eta arratsaldean Tolosara buelta. 16:30etan herria gainezka dago eta ezin da aparkatu. Ez dut lekurik topatzen eta gune marroiean utzi dut kotxea (gune marroiak dio OTA jarri behar dudala). Orain, arratsaldeko 18:00ak arte itxarotea tokatzen zait, ondoren, kotxea alondegira mugitzeko. Hurrengo goizean berriz berdina, eta batzuetan guren marroiean ere ez dugu tokirik topatzen. Larunbata iritsi da eta goizeko 08:30etarako alondegira jaitsi naiz herrian egoiliarren eremu batean uzteko kotxea (posible bada). Buelta bat, bi buelta eta buelta gehiago herritik... Larunbata da eta azoka eguna denez, ulertu egin behar dut herria gainezka dagoela. Suerte pixka batekin aparkatzea lortzen dut, eta bestela berriro ere goiz guztirako OTA jarri beharko dut. Larunbat arratsaldean edo igande goizean kotxea mugitzea bururatu bazait, plaza bakar bat ere ez topatzea tokatu zait. Baina zorionez, San Blaseko ermitan aparkatzea lortu dut. Udaltzainetara deitu, kexak jarri, nirea besteena bezala kontuan izango dutela... Garajeak erosteko eskaintza bakar bat bera ez ez dagoenean eta alkilerrak ere eskaintzen ez direnean, hauexa da gure egoera! Laburbilduz, urteko egoiliar kuota kobratzen jarraitzen diguzue, OTAn astero astero dirua uzten dugu, eta hilabetero alondegian 300AC ordaintzen ditugu aparkaldi mugatua delako, eta hala ere, ez daukagulako aparkatzeko tokirik. Tristea benetan, udal langileak gurekin harremanetan jarri ez direla edota gure iritziak entzuteko ateak zabaldu ez dituztela. Eta orain nire galdera: gure beharrak udal langileen edo buruzagien beharrak ere bilakatuko balira? Zer gertatuko litzateke? Pertsonalki, benetan uste dut ez zaretela gure azalean jarri segundu bat bera ere. Oso konsziente naiz badakizuela arazo bat dagoela, baina benetan, ez zaretela gure azalean jarri. Mila esker jaso ditudan erantzun guztiagatik, izan ere, ZERO izan baitira.
M.P.M. 24/11/2026 12:21 Enfadado 
Erabat ados. Azkenean guzti honek ondorioak ekarriko ditu, eta bertako jendeak alde zahar eta inguruetan bizitzeari uko egingo dio. Dirutza uzten ari gara, bai egoiliarren txartelekin, baita parkinekin eta zer esanik ez OTA eta isunekin. Udaltzaingoen lanak ere badu zer esanik. Marroietik urdinera eta urdinetik marroiera nahi adina aldiz aldatzen da zonaldea eta nahiz eta egoiliarren txartela izan, udaltzaingoek ez dute inongo zalantzarik egiten isuna jartzeko orduan. Agian bi aldiz pentsatu beharko litzateke eta egoiliarren txartela duten horientzako abisu bat sortzea ondo legoke. Frantzian egiten den bezala, isuna baino lehen abisu orri bat. Etsigarria da egoera eta zerbait egin beharra dago.
M.S.L. 24/11/2026 17:08 Enfadado 
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb