Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Irailean, zinerik ez?

Añadir nuevo comentario
Zer gertatzen da zine programazioarekon? Irailean bi asteburu joan dira jada eta eskeintzarik ez. Azalpenik?
J.S.Z. 14/9/2026 10:22 Triste 
Tolosako Udala: Responsable Departamento Cultura
Kaixo, Eskerrik asko zuen iritzia helarazteagatik. Ulertzen dugu iraileko lehen asteetan zine eman ez izana herritarrentzat eragozpena izan daitekeela, baina badu bere azalpena. Iraileko lehen asteetako etenaldiari esker, hurrengo hilabeteetako programazioa behar bezala prestatu eta Zinemaldiko filmak eta azken nobedadeak eskaintzan txertatzeko aukera izaten dugu, betiere urte osoko baliabideak modu arduratsuan kudeatuz. Zineak urte osoko kostua du, eta kontratuan aurreikusitako dirua modu arduratsuan kudeatu behar da, urtean zehar aurrekontua agortu gabe eta, aldi berean, kalitatezko filmak eskaintzen jarraituz. Horrek eragina du programazioaren maiztasuna eta filmak aukeratzerakoan. Azken bi urteetan, gainera, zinema-eskaintza udako hilabeteetara ere zabaldu dugu; aurretik ez zen udan zinema programatzen eta herritarren eskaera zuzen bat zen. Horrek, alde batetik, langileen oporraldiak beste garai batzuetara egokitzea eskatzen du, eta, bestetik, urteko film-kontratuan ere eragina du. Baina iraileko programazioa dagoeneko argitaratuta dago, eta urrikoa aste honetan argitaratuko dugu. Eskerrik asko zuen ulermenagatik eta kultur eskaintzarekiko interesagatik.
  21/9/2026 13:33
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb