Utilizamos cookies propias y de terceros, para realizar el análisis de la navegación de los usuarios. Si continúas navegando, consideramos que aceptas su uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información aqui.

Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

TTENTTEK 'aisialdi taldearen' entseguak

Añadir nuevo comentario
TTENTTEK 'aisialdi taldeak' herrikideko jolas-tokian egiten ditu entseguak. Nagusiki ESPAINOLEZ mintzo dira bai 'begiraleak', baita guraso zein haurrak ere. Lagun talde horrek inauterietan parte hartu beharko luke? Entseatzeko lekua utzi beharko liekete? Diru-laguntza emateko garaian aplikatzen al da hizkuntza-irizpiderik? LOTSAGARRIA da, eta inguruan kontsulta egin ostean, ez naiz jolas-toki ondotik pasa eta auzolotsa sentitu duen bakarra.
O.G.T. 6/2/2026 12:56 Enfadado 
Tolosako Udala: Responsable de Euskera
Eskerrik asko zure ezinegona helarazteagatik. Aipatzen duzun taldeari eta egindako galderei dagokienez, azalpen batzuk: 1. Inauterietan parte hartzea. Inauterietan jarduerak egiteko ez da jartzen hizkuntza-eskakizunik; hau da, jarduerak egin ditzakete euskaraz egin ez arren. Besterik da dirulaguntzetan hizkuntza-irizpideak jartzea, udal-espazioetan egindako ekintzetan klausulak jartzea026 Baina "inauterietan parte hartzea" ez da mugatzen hizkuntza-erabileraren arabera. 2. Entseatzeko lekua. Kexan bertan adierazten denez, entseatzeko darabilten lekua ez da udal-jabetzakoa, baizik eta eragile pribatu batena. 3. Dirulaguntzak. Aisialdi-taldeek dirulaguntza eskatzeko aukera dute, eta hizkuntza-irizpideak txertatuta daude dirulaguntza horretan, jarduerak euskaraz egitearekin lotuta. Aipatzen duzun entitatearen kasuan, azken urteetan ez du jaso dirulaguntza hori (BDNS plataforman argitaratzen dira dirulaguntzen onuradunak). Nolanahi ere, Udala jarriko da harremanetan elkarte horrekin, kezka helarazteko, eta nabarmentzeko lehentasunezkoa dela gaztetxoen aisialdian euskara txertatzea, haien hizkuntza-sozializazioa errazte aldera. Berriz ere eskerrik asko kezka helarazteagatik.
  9/2/2026 10:18
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb