Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Udaltzaingorik ez

Iruzkin berri bat gehitu
Kalean dabiltza udaltzaingoak "policia local" jartzen duen kotxearekin. Zer irudi da hori? Euskararen aldeko politika? Udalak onartzen dituen plangintza eta ordenantzak betetzen al ditu udaltzaingoa ez jartzeak?
I.A.U. 17/12/2025 19:33 Normala 
Tolosako Udala: Euskara Arduraduna
Lehenik eta behin, eskerrik asko kexa helarazteagatik. Udaltzaingoaren ibilgailuekin arazo handiak izan dira azken hilabeteetan, eta lizitazio bat martxan da ibilgailu berriak eskuratzeko. Behin-behineko neurri gisa, ibilgailu bat alokatu du Udalak. Ez dira asko Udaltzaingoaren ibilgailu gisa erabiltzeko egokituta dauden alokairuko autoak, eta kanpotik ekarri behar izan da auto hori. Euskarazko errotuluak jartzeko prozedura hasi zen auto hori eskuratu orduko, eta espero dugu lehenbailehen euskaraz izango dituela. Eta, jakina, Udalarenak izango diren auto berriek euskaraz izango dituzte errotuluak, orain arte bezala.
  Gaur 09:20
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria