Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Arbolen kimaketa

Iruzkin berri bat gehitu
Egun on: Alliriko auzoan bizi gara, 14. portaleko beheko etxean, izkina egiten duena, hain zuzen San Franzizkoruntz begira dagoena. Azken boladan zuhaitzekin lanean zabiltzatela eta, eskertuko nizueke gure terraza ondoko zuhaitzak alboetatik kimatzea, gainean dauzkagu eta. Zuhaitzen erorketa gure terraza gainean ekiditzeko hain zuzen ere. Denboraz idazten dizuet, gure eskaera, arren, kontutan har dezazuten. Mila esker.
I.G.C. 23/10/2025 10:33 Normala 
San Frantzizko pasealekuko zuhaitzak kimatu dituzue, Tolosa erdian kokatuta daudenez, beti bezala aurrenak kimatzen, beste auzoetan, argiztapena zeharo tapatzen duten lekuetan, IKUSTEN EZ DIRENEZ eta BAZTER GERATZEN DIRENEZ, auskalo noiz kimatuko diren , bien bitartean ilunpetan ibiliko gara. Izugarrizko utzikeria nabari da. Espero det azkartuko duzuela gaia.
L.E.S. 24/10/2025 09:43 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria