Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

San Joan kaleko norantza aldaketa

Iruzkin berri bat gehitu
Gaur, uztailak 9, San Joan kaleko norantza aldaketa burutu da, trafikoarentzako. Ze logika du aldaketa honek? Azalpen bat ematea gustatuko litzaidake. Eskerrik asko.
J.S.I. 9/7/2025 21:06 Normala 
Zer zentzu du norabide-aldaketa honek? Dozena erdi aparkaleku irabazteko, Alondegiko garajera, anbulatoriora... doan trafikoa herriaren erdialdetik pasarazten da; lehen ferialetik egiten zenean. Horixe da hirigunea gutxiago kutsatuta, lasaiago, trafiko gutxiagorekin... izateko prozedura?? Ba al dago azalpen logikorik??
L.V.M. 15/7/2025 12:21 Normala 
Ez du inongo zentzurik egin dezuen norabide aldaketak. Orain izugarrizko buelta eman behar da Alondegiko parkinera sartzeko, lehen San Esteban auzotik zuzenean sartzen zenean. Aldaketa honek parkineko erabiltzaile guztioi eragiten digu (ez garela gutxi), 3 aparkaleku ziztrin irabazteagatik026. Orain bi kale paralelo daude norabide berean, zertarako?? Mesedez, eman buelta bat gai honi!!
A.Z.U. 23/7/2025 11:24 Haserre 
Alondegiko aparkalekurako sarbidea birplanteatzeko eskaerari erantzunik gabe jarraitzen dugu. Alondegira iristen den trafiko guztia Rondilla kaletik edo Nafarroa etorbidetik igarotzera behartzen da. ¿Zentzurik al du trafikoa kargatzeak kale saturatuetan?, ¿hau al da ingurumen-jasangarritasuna bilatzea? Ezin al da trafikoaren noranzkoa bi kale paraleloetako batean aldatzea: San Juan edo Bachiller Zaldibia? Erantzun bat eskertuko nuke.
L.V.M. 17/10/2025 10:15 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria