Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Berazubi kaleko bidegorria erabilezina

Añadir nuevo comentario
Berazubi kaletik Berazubiko zubirantz joateko bidegorria ia ikusezina da. Bideko kolore gorria erdi desagertuta eta hainbat oztopoak daudelako. Gaur egun, hainbat loreontzi bidegorri erdian jartzea logikoa iruditzen zitzaion norbaiti. Are gehiago, gune honetan beti kaos bat izaten da, izan ere, autoek, bizikletek eta pasatzaileek toki hau edozein moduan zehartzen dutelako. Horregatik da hain garrantzitsua tokia ondo seinalatzea eta bide ondo markatzea; Hala ere, bidegorri tarte horretan beti eragozpenak egoten dira, lehen banku bat eta orain hainbat loreontzi bidegorri erdian. Gainera, loreontziak ikusi aurretik, ez dago bira egiteko ikuspenik. Hau da, bizikletaz bagoaz, bira egiterakoan, topatuko dugun lehenengo gauza loreontziak dira eta ustekabean ezkerrera edo eskuinera bira egin behar dugu: autoekin edo pasatzaileekin talka egitea erabaki behar dugu istant batean. Erabat penagarria da egoera. Egoera segurtasuna bermatze aldera, hasteko, bidean dauden loreontziak kentzea premiazkoa da. Bestalde, bidegorria berriz margotzea beharrezkoa da. Azkenik, Berazubiko zubitik Berazubi kalera, bidegorri tartea hori konektatuko nuke. Nire proposamenak kontuan hartuko dituzulakoan. Adeitasunez.
C.L.C. 21/1/2024 23:20 Enfadado 
Berazubiko jatetxeak berriz ere terraza martxan jartzen duenean zeresanik ez, ez da pasorik geratzen oinezko eta bizikletentzat, lehen ere komentatu izan dut baina berdin jarraitzen du, behin baino gehiagotan bizikletarekin karreterara jeitsi behar izan dugu, eta zu bizikletarekin eta kotxean frentez, .... Imaginatu nahi det irtenbiderenbat emateko pentsatzen ariko direla.....
L.E.S. 29/1/2024 11:55 Normal 
Imaginatu nahi det, Berazubiko bidegorriaren gaia begiratzen ariko zaretela, jende askok erabiltzen dugu bidegorria eta oinezkoak eta bizikletak pasatzeko lekurik ez dago.
L.E.S. 5/3/2024 09:00 Normal 
Añadir nuevo comentario

De acuerdo con lo dispuesto en el artículo 5 de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, le informamos que sus datos pasan a formar parte del fichero "PARTE HARTZEN" titularidad del ayuntamiento cuya finalidad es "Gestión de la participación ciudadana en las que se requiere la identificación del participante." Le comunicamos que puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición de sus datos mediante escrito en el Servicio del Servicio de Atención Ciudadana (UDATE).

 
Web site desarrollado por DMacroWeb