Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Komuna publikoa nahiko genuke Larramendin, Arkaute lorategian

Iruzkin berri bat gehitu
Aurretik ere eskaera hau behin baino gehiagotan egin dugun arren, berriro adierazi nahi dizuegu komun berri baten beharra Larramendi kaleko haur parkea eta Arkauteko lorategi inguruan. Auzo berritua izanik eta familia gazte ugariz osatua dagoenez, haur eta heldu ugari elkartzen gara arratsaldero bertako parke eta lorategi inguruan. Komuna publiko bat eraikitzea ezinbestekoa iruditzen zaigu hainbat pertsonak une batean edo bestean gure gorputzeko eginbeharrak egin behar izaten baititugu. Tristea da taberna edo okindegira joan behar izateko derrigortasuna izatea ( bide batez beraien eskuzabaltasunagatik eskerrak eman besterik ez zaigu geratzen ) edo haurren bat edo beste zuhaitz bati pixa egiten ikusi behar izatea. Gainera, Tolosatik Guadalupe aldera oinez doazen pertsonek ere biziki eskertuko lukete bidean komun publiko bat izatea.
A.G.A. 3/9/2023 16:44 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria