Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Udalak ez omen du ardura beira jasotzeko zerbitzuan

Iruzkin berri bat gehitu
Abuztuaren 22an mezua utzi nuen Udalaren kontestagailuan, ezinezkoa izan baitzen inorekin mintzatzea: Larramendiko kontenedore bat, beirarena, beteta zegoela eta mesedez abisua pasatzeko zegokienei. Handik 2 ordura edo deia jaso nuen, pentsatzen dut Udate zerbitzutik izango zela, eta zera esan zidaten: kontu hori ez zegokiola Udalari. KONTXO! Udalarena ez baitzen, Mankomunitatearena bai erantzun nion. Berak: bai, baino Udala eta Mankomunitatea ez dira gauza bera. Harridurak beste zerbaiti egin zion lekua. Nik galdetu, bale kontsesioa nori eman zitzaion, FCC-ri edo? (Neuk deitzeko asmoz) Erantzuna: Ecovidrio-ri, uste dut. Honaino elkarrizketa. Herritarrak, nire ustez, merezi du beste jarrera bat. Eta udal langileak ahalik eta informazio gehien bildu beharko luke herritar horri deitu aurretik.
J.S.Z. 23/8/2023 19:46 Triste 
Abisua jaso eta bideratzeak lan gutxiago emango zion seguru!!!!!!!!!!!
L.E.S. 24/8/2023 08:29 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria