Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

IZARRA TABERNA... BERRIRO... ERE.

Iruzkin berri bat gehitu
Gaur, 2022ko maiatzaren 28an, berriro beste futbol partida "inportante" bat. Gaur, berriro ere, Izarra tabernak partida lehioan proiektatzen du. Gaur, berriro ere, jendetza pilatuta lehio parean. Gaur, berriro ere, "publikoaren" oihuak, karrasiak, irainak, iskanbila... Gaur, berriro ere, baimendutako mahai kopurua gaindituta. Gaur, berriro ere, tabernaren diru irabazi handiak. Gaur, berriro ere, bizilagunen lasaitasun eskubidea hautsita. Gaur, berriro ere... Eta jarraitzen dugu, kexa guztietan bezala, udal erantzunik gabe. Zertarako da udal atal hau? Uste det errespetu pixka bat behar dugula eta, gutxienez, kortesiazko erantzun bat merezi dugula. Hori bai, hauteskundeetan gure botoa eskatuko digute. Erantzunaren zain...
P.P.R. 28/5/2022 23:08 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria