Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Izarra taberna

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo. Honen bidez gure inguruan dugun Izarra tabernaren jokaerari buruzko galdera batzuk egin nahi nizkizueke: 1. Legala/ilegala/alegala al da gauez mahai, aulki eta sonbrila (erabiltzen direnak eta ez direnak ere) kalean sakabanatuta edukitzea, espazio publikoa erabiliz. (argazkia gehitzen da) 2. Legala/ilegala/alegala al da goizeko 8tarako terraza montatuta edukitzea egiten duten zaratarekin (baita zarata gauean jasotzen denean)? 3. Legala/ilegala/alegala al da telebistaren irudiak lehioko kristal handian proiektatzea, terrazatik irudiak horiek ikusi ahal izateko? Ez al da udal arautegiari ziria sartzea? Egoera honek suposatzen du futbol partidak daudenean (gero eta maizago) jendetza elkartzen dela; atzo gauean bertan, asteazkena, ia gau erdirarte 30-40 gazte taldea egon zen eserita telebistari begira golak, jokaldiak, arbitroa, 026 sortzen ziren egoerei aurrean karrasiak botatzen. Bizilagunok, gure etxe barruan, tabernaren jabeak diru gehiago izabaz dezan jasan behar al dugu iskanbila hau? 4. Legala/ilegala/alegala al da tabernako atea irekita edukitzea eta barruko zarata eta musika gure etxeetatik jasatzea? Egoera honi aurre egiteko udal erantzun bat egongo denaren itxaropenaz, agur.
P.P.R. 5/5/2022 11:28 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria