Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

USABAL KIROLDEGIA-COVID PASSa

Iruzkin berri bat gehitu
Covid passa ez izateagatik usabal kiroldegian sartzea galerazi digute. Diskriminazio egoera hau salatu nahi nuke. Gure osasuna eta sistema inmunologikoa sendo izateko bideetako bat kirola da. Nola galerazi diezagukezue sarrera?
A.G.Z. 6/1/2022 12:27 Triste 
Nire gizona, semea eta ni usabalera joaten gara astero kirola egitera. Lehen parranda egiten genuena orain bizi osasuna bihurtu da. Oso haserre gaude pasaporterik ez izateagaitik kirola egitera debekatuak izatera. Normala al da hau? Ez diogu inorri kalte egiten. Mesedez irtenbide bat nahi dugu N.D.P
N.D.P. 6/1/2022 14:03 Haserre 
Zuen galderei erantzunak uste dut hemen topatuko dituzuela: https://www.euskadi.eus/eb-ko-covid-egiaztagiri-digitala/web01-a3korona/eu/ Kiroldegia Eusko Jaurlaritzak ezarritako araudi bat betetzen ari dira, epaileek onartu dutena. Eskatzen ari zarete kiroldegiak eta udalak legea ez betetzea? Kexatu behar baduzue, Jaurlaritzan eta epaitegietan egin beharko duzue.
R.B.E. 6/1/2022 15:27 Normala 
Pasaportea ez izateagatik ezin dugu kiroldegira sartu. Ez zait batere juxtua iruditzen. Pasaportea izateak ez baitu ezer ziurtatzen. Gainera kiroldegikoek osasun datuak eskatzea ilegala da. Datu konfidentziala baita. Irtenbide bat eskatu nahi nuke. I.L.U
I.L.U. 6/1/2022 17:27 Haserre 
Tolosako Udala: Kirol Teknikaria
Kaixo 2021eko abenduaren 14ko 47/2021 Lehendakariaren Dekretuan xedatzen den arabera Europar Batasuneko COVID Ziurtagiri eskatzera behartuta gaude udal kirol instalazioetan. Araudiak zehazten du zer eskatu behar den. Beraz, ez da egia osasun daturik eskatzen denik, eta, are gutxiago, gordetzen direnik. R.B.E-k dionarekin ados.Euskal Erkidegoan araudi hau indarrean dagoen bitartean, udal eraikinetan betetzea dagokigu. Ondo izan
  11/1/2022 10:03
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria