Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Ostrukak udaletxean

Iruzkin berri bat gehitu
Asteburu honetako Gipuzkoako prentsan irakurri dut hemendik gertu, Beasainen, hain zuzen ere, jarriko direla martxan laister abiadura kontrolak, jakin ahal izateko gidariek abiadura muga berriak errespetatzen dituzten ala ez. Han, hemen bezela, 30 km orduko abiadura ezarrita dago, baino, nik dakidala, Tolosan ez da ezer egiten ari gehiegizko abiadura daramaten gidarien kontra... Larramendi kaleko kasua aipatzen dut behin eta berriz webgune honetan, baina alferrik, bistan denez. Atrebentzia pixkatekin galdetuko nuke zenbat abiadura kontrol egin diren aurten Tolosan? Hain zaila litzateke erradar bat jartzea gasolindegi eta farmazia berriaren arteko tartea kontrolpean izateko? Zergatik udaltzaingoak egiten du ostrukarena?
J.S.Z. 18/12/2021 17:08 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria