Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Kiroldegia, pandemiatik salbu?

Iruzkin berri bat gehitu
Gero eta gutxiago joaten naiz kiroldegira. Badakit zergatik. Ikaragarrizko haserrea eragiten didalako ikusteak nola galdu diogun errespetua pandemiari. Duela urtebete komentatu nuen jende askok ez zuela ondo erabiltzen musukoa. Orain, kontu bera errepikatu behar dut. Gaur, abenduak 1, arratsaldeko bost t'erdietan, goiko fitnes gelan, maskarak kokotspean. Behekoan, gizon bat txirringan, musukua ukalondoan duelarik... Zerbait egin beharko du Udalak, ezta? Eta ez saihestu kontua betiko kontzeptuekin. Arauak betetzen ez direnei, zigorra. Musukoa ez duzula erabiltzen, ba dutxara eta etxera edota ta epe batez sarrera galerazita. Tamale, azkenean utzi beharko diot kuota ordaintzeari.
J.S.Z. 1/12/2021 20:08 Haserre 
Tolosako Udala: Kirol Teknikaria
Kaixo, Bai egia da diozuna. Emergentzia egoera amaitu zenetik, gizarteko beste esparruetan bezalaxe lasaitu egin da kiroldegian erabiltzaileen musukoaren erabilera eta bere kontrola. Udal kirol instalazioak kudeatzen duen enpresari jakinarazi diogu kontua. Beraz, epidemiologiko egoera ikusirik, batetik, eta enpresaren eskutik egingo den jarraipen aktiboari esker, bestetik, espero dugu joera aldatzea. Bestela, zuk diozun moduan bestelako neurriak hartzera behartu beharko dugu kudeatzaile enpresa. Edonola, ez ahaztu, norbere bakoitzaren konpromiso indibidualen baita dagoela hau guztia. Mila esker zure kexa idatziz bidaltzeagatik
  2/12/2021 13:50
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria