Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Kiroldegia eta koronabirusa

Iruzkin berri bat gehitu
Abenduak 23. 16:30etan sartu naiz fitness gelan. 8 pertsona ginen eta 8 horietatik, batek ez zeraman musukorik, bik kokotsaren azpian zeramaten, eta beste bik sudurra kanpoan zuten. Gauzak horrela, sartu bezain pronto irten egin naiz. Ezin gara erlaxatu. Arauak bete eta betearazi behar ditugu. Hileroko kuotaren trukean, segurtasunez aritu nahi dut kiroldegian.
J.S.Z. 23/12/2020 18:16 Haserre 
Tolosako Udala: Kirol Teknikaria
Guztiz ados zurekin. Egia da nahi duguna baino gehiagotan gertatzen dela diozuna gimnasio eremuan, eta zaila dela uneoro pertsona guztien gainean egotea. Kiroldegiko langileek ahal dutena egiten dute horrelakoetan; nire begiekin ikusi dut atentzioa deitzen, baina joan orduko gutxi batzuek maskara berriro nola jaisten dute... Ezin dugu ahaztu arauak errespetatzea bakoitzaren ardura dela, eta espazio publikoetan arduraz eta ganoraz jokatzea ere bai. Gure aldetik arau horiek errespetatzen ez direnean barne araudia errepestaraztea da egin dezakeguna. Zaindu, Mila esker eta Urteberri on!!
  4/1/2021 10:45
Ederra, batak esanaz zer dagoen gaizki eta besteak arrazoia emanaz. Bitartean igerilekuan 24 pertsona baino gehiago entrenatzen eta aldatzen diren bitartean inongo neurririk gabe... Gogoratu usabalen leloa denon artean lortuko dugu eta batzuek ordainduko duzue.
J.G.I. 22/1/2021 18:34 Haserre 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria