Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Kondeko aldapa zentrora gerturatu

Iruzkin berri bat gehitu
Kondeko aldapan eta Izaskun Auzoan azkeneko urteotan jende mugimendua asko handitu da. Izan ere bertan Laskorain ikastola, Inmakulada ikastetxea, tanatorioa, Elduaien hizkuntz eskola, Zabalarreta parkea, etab. dauzkagu. Hori dela eta beharrezkoa iruditzen zait herriaren erdigunera gerturatzeko esfortzu bat egitea. Iradokizun bezela Oria ibaia gurutzatzen duen oinezkoentzako pasarela bat planteatzen dut Zumalakarregi pasealekuarekin lotzen duena. Bestalde, kondeko aldapan zebrabide gehiago behar dira, izan ere zabalarretako gurutzabidetik Guardia Zibila dagoen arteko bitarte horretan ez dago bat bera ere ez. Nire ustez Elduaien hizkuntz eskola parean bat beharrezkoa litzateke, eta bestea Berazubitik igotzeko dauden eskaileren parean.
A.E.Z. 30/10/2020 16:30 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria