Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Kiroldegiko dutxetako gehiegizko ur-kontsumoa

Iruzkin berri bat gehitu
Beharbada, ez da garairik onena kontzientziazio-kanpaina berri bati ekiteko baina, nire ustez, premiazkoa da. Ez da onargarria Tolosako kiroldegiko dutxetan zenbaitek kontsumitzen duten ura. Behin eta berriz sakatzen dute botoia, meatzariak balira bezala eta 2 zentimetroko zikinkeria-geruza kendu behar balute bezala gorputzean. Nonbait, doakoa denez... Konturatu gabe - arrazoi ekologikoak alde batera utzita - gehiegizko kontsumo horren faktura urteroko kiroldegiko prezioen igoeran islatzen dela.
J.S.Z. 13/10/2020 14:44 Triste 
Tolosako Udala: Kirol Teknikaria
Kaixo: Erabat nator zure erreflexioarekin, baina ñabardura txiki bat zure azken aipamenari. Gehiegizko kontsumo horiek ez dira inoiz izan zuzeneko kiroldegiko prezioen igoeren arrazoia. Hala ere, zurekin bat nator uraren gestio eta erabilera egoki eta bideragarritasun egite aldera norbanakako erreflexio eskatzen duela.
  13/10/2020 15:21
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria