Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Andre mari kale muturreko abiadurak

Iruzkin berri bat gehitu
Kaixo Andre mari 18an bizi naiz eta duela urte batzu, Alde zaharreko zirkulazio ia guztia gure portal aurretik igarotzen da, eta portaletik oso gertu. Badakit zaila dela hiritarren abiadura kontrolatzra une oro baino oso arriskutsua bihurtzen ari da, jendeak errepidea balitz bezala erabiltzen duelako, eta ez da. Oinezkoen eremua bezala saldu ziguten bere garaian, iraganbide hau asmatu zutenean, ze lehenago, hemen etxe bat zegoen. Laburbilduz, abiadura murrizteko dauden tramankulu hoietakoren bat, lurrean jartzen diren hoietako bat beharrezkoa da. Behintzat hiritarrak azkar badoaz sustoa hartu dezaten bertatik igarotzean ze hemen bizi garenok, susto dexente pairatu ditugu azken boladan. Eta bukatzeko, udaletxeko langileei eskatuko nieke hau aplikatzen hasteko ezagunak zaretelako eta askotan, gu geu baino azkarrago joaten zaretelako. Mila esker
N.G.T. 10/9/2020 16:54 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria