Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

IKASTEKO GUNEA

Iruzkin berri bat gehitu
Tolosa bezelako herri batean, non edozein ikasketa eta oposaketa prestatzen ari den jende kopurua nahiko haundia den, herritarrok kudea dezakegun ikasteko gune bat faltan botatzen dut. Oraintsu, Amarotzen, herritarron erabilerarako instalazio ederrak berritu dira. Bertan, tokia egin liteke jendeak asteburuetan giro egoki batean ikasi ahal izateko, Tolosatik kanpora dagoen liburutegi batetara joan beharrik izan gabe. Gainera, Amarotzeko eraikin berritu horretan, sarbidea txartel bitartez kontrolatzen da. Beraz, herritarron kudeaketa pean modu errez batean funtziona dezakeen gune egokia izan daiteke.
B.A.U. 21/9/2019 17:36 Normala 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria