Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Liburutegiaren egutegia interneten jartzeko eskaera

Iruzkin berri bat gehitu
Tolosan udal liburutegi bikainak ditugu, zerbitzu ezin hobea eskaintzen digutenak. Hala ere, urte osoko egutegia interneten guztion eskuragarri jartzea eskertuko genukeelaakoan nago. Jaiegun eta udako egunetan noiz joan gaitezkeen jakitea ez baita beti erraza. Liburutegian bertan oso modu egokian orritxo batean eskuragarri daudela badakit, baina asko kostatzen al da egutegi horren irudi bat udaleko webgunean txertatzea? Nik uste dut askok eskertuko genukeela.
A.A.O. 20/8/2019 12:12 Pozik 
Tolosako Udala: Espediente Kudeatzailea
Kaixo. Sentitzen dugu izan duzun zailtasunagatik liburutegietako ordutegiak eskuratzean. Berez, informazio hori honako kokapenean dago: Hasiera/ Zerbitzuak/ Kultura, Gazteria, Jaiak/ Liburutegiak/ Informazio praktikoa edo zuzenago nahi bada, honako helbidean https://udala.tolosa.eus/eu/zerbitzuak/kultura-gazteria-jaiak/liburutegia/informazio-praktikoa. Eskerrik asko zure ekarpenagatik.
  26/8/2019 11:51
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria