Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com
Tokia:

Parte hartzen

Zure iritzia garrantzitsua da. Antzerkirako sarrerarik lortzen ez baduzu, Tolosako parkeak behar bezala argiztatuta ez daudela uste baduzu, zure kalean harlauza batzuk solte badaude… Herritarren postontzia erabil dezakezu Udalari zure kexa edo iradokizuna egiteko, Udalak emandako erantzuna kontsultatzeko eta beste pertsona batzuen iruzkinak irakurtzeko.

Gehiago ikusi

Zure iritzia garrantzitsua da. Antzerkirako sarrerarik lortzen ez baduzu, Tolosako parkeak behar bezala argiztatuta ez daudela uste baduzu, zure kalean harlauza batzuk solte badaude… Herritarren postontzia erabil dezakezu Udalari zure kexa edo iradokizuna egiteko, Udalak emandako erantzuna kontsultatzeko eta beste pertsona batzuen iruzkinak irakurtzeko.

Postontzi hori gune publikoa da. Bila itzazu beste herritar batzuek egindako kexak eta iradokizunak. Bat egin ezazu kexa edo iradokizun horiekin eta eman zure iritzia, edo planteatu beste gai bat, hala nahi baduzu.  Erraza da postontzian parte hartzea: aukeratu zer gai-arloren inguruan eta zer gairi buruz hitz egin nahi duzun eta idatzi zure kexa edo iradokizuna.  Era horretara, zure mezua laster iritsiko zaio erantzuteko ardura duen pertsonari.

Udalarekin elkarrizketa abiarazteko, sartu postontzian eta aukeratu gai-arloa eta gaia bat. Erabilerari buruz informazio gehiago behar baduzu, lotura hauetara jo dezakezu: Nola parte hartu, Galdera ohikoenak eta Erabilera-baldintzak. Nire gaiak eremuan aurkituko duzu Udalak emandako erantzuna, baldin eta modu pribatuan parte hartzea erabaki baduzu.

Oharra: Web-orrian planteatutako gaiek ez dute administrazio-espedienterik sortzen eta zabaltzen. Horretarako, Udate herritarren arretarako zerbitzuan aurkeztu beharko duzu idatzia.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria