Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Gaia: Kale garbiketa eta hondakinen bilketa

Ondoren, "Kale garbiketa eta hondakinen bilketa" gaiarekin lotura duten gorabeherak ageri dira; gai horri buruz zuk zeuk edo herritarrek helarazitako iruzkinen arabera sailkatutako gorabeherak.  Zer iritzi dute herritarrek? Zer erantzun edo jakinarazpen eman du Udalak? Informazio hori eskuratzeko, egin klik gorabehera jakin batean.

Idatzi iradokizun bat
  • zailtasunak eta edukinontzi falta
    Egunon. Montetxe 1 ezkaratzan bizi den bizilagun bat naiz. Ostiralean txartela aktibatzera joan nintzen, umeen pardelak ditudalako eta 47 zenbakia egokitu zitzaidan. Asteburu guztian pardelak etxean eduki behar izan ditut, zakarrontzi hori inon ez zegoelako. Gaur zuen bulegoetara... [+]
    N.L.L.   3/11/2014 11:07  Normala  Iruzkin-kopurua: 2  Parte-hartzaile kopurua: 2
  • lokalen zaborrak?
    Bizkai kalean lokal bat daukat eta ez omen zaigu zakarrontzitarako txartelarik emango. Nik bertan papera eta errefusa sortzen det (gutxi). Zer egin behar det errefusarekin etxera eraman? Horrela bada mesedez zaborretako zerga ez gehiagotan pasa. mila esker.
    K.M.L.   30/10/2014 21:22  Normala  Iruzkin-kopurua: 2  Parte-hartzaile kopurua: 2
  • Arramele sarrerako edukiontziak
    Kaixo: Duela hilabete batzuk Arramelen edukiontzi batzuk lekuz aldatu dira, zubia pasa eta ezkerreko espaloian jarriz (txinoen dendaren parean). Espaloi erdia okupatzen dute eta jendea pasatzeko leku gutxi gelditzen da. Ezin al da leku egokiagoa bilatu hauentzat? Adibidez, aurrer... [+]
    J.S.A.   30/10/2014 16:20  Normala  Iruzkin-kopurua: 2  Parte-hartzaile kopurua: 2
  • Txakurren gorotzak biltzeko tokiak / inkesta
    15 puntu aukeratzeari ekin diot eta nire sorpresa izan da Iurramendi egoitza azaltzea. Baratzetara ez dago joaterik eta atzeko belazera joatea ausartzen bazara, hobe belarra mozten duen gizona ez izatea bertan zeren eta zure atzetik abiatzen da sega eskutan duela madarizioka ... [+]
    K.M.L.   20/10/2014 23:53  Normala  Iruzkin-kopurua: 2  Parte-hartzaile kopurua: 2
  • Espaloien garbiketa berezia
    Azken asteetan udala hainbat gunetako espaloiak sakontasunez (tresneria berezia erabiliz) garbitzen ari dela kontuan izanik, komenigarria litzateke Trinkete plazan ere horrelako garbiketa egitea, lurreko baldosak erabat belztuta baitaude. Eskerrik asko
    G.O.U.   21/9/2014 20:14  Normala  Iruzkin-kopurua: 2  Parte-hartzaile kopurua: 2
Idatzi iradokizun bat 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria