Tolosako Udalaren Herritarren postontzian parte hartzeko, identifikatu egin behar duzu, zure datu pertsonalak sartuta.
Behin erregistroa eginda, e-mail bidez jasoko duzu jakinarazpen bat, onartu behar duzuna. Mezu hau aurkituko ez bazenu sarrera-erretiluan, litekeena da SPAM bezala baztertua izatea. Begiratu SPAM mezuak jasotzen dituen mezu-erretiluan.
Herritarren postontzia nahierara erabil daiteke, gizalegea eta bizikidetzarako gutxieneko arauekiko begirunea beste mugarik gabe.
Giza duintasunaren kontrako adierazpenak edo esaldi iraingarriak ezabatu egin ahal izango dira Herritarren postontzitik, bai eta adierazpen arrazistak, xenofoboak, sexistak eta homofoboak dituztenak, indarkeriaren edo legez kanpoko jardueren apologia egiten dutenak edo horretara bultzatzen dutenak, eta bizikidetza demokratikoaren kontra doazenak ere.
Datu pertsonalak, hitz zantarrak, kalumniak, tonu iraingarria darabilten edo inor gutxiestea beste helbururik ez duten iritziak edo esaldiak ere ezabatu egin ahal izango dira, bai eta informazio konfidentziala edo kutsatua erabiltzen duten mezuak ere. Orobat kendu egin ahal izango dira publizitate-jarduerekin edo merkataritza-ustiatzearekin lotutako mezuak, iruzkin errepikatuak eta 'spama'.
Bestetik, argazkiak ere kendu ahal izango dira, baldin eta horietan ageri diren pertsonak identifikatu egin badaitezke. Adingabeak ageri diren argazkien kasuan, berriz, Adingabeen Babes Juridikoaren 1/1996 Lege Organikoak 4. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio. Ibilgailuen matrikulak irakur daitezkeen argazkiak ere kendu egin daitezke.
Legez kanpokoak izan daitezkeen gertaeren berri emango zaie polizia, administrazio edo epaitegi arloko aginteei, iruzkinaren egileari aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe.
Herritarren postontzian era publikoan zein pribatuan har daiteke parte. Herritarrek beraiek erabakiko dute zein modutan parte hartu, mezua idazteko unean. Gogoan izan zu zeu zarela idazten duzunaren eta gainerako herritarrekin partekatzen duzunaren erantzule.
Tolosako Udalak jakinarazten dizu ematen dituzun datu pertsonalak Udalaren jabetzako "Herritarren postontzia" izeneko fitxategian sartuko direla, hala agintzen baitu Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak. Helburu hauek ditu fitxategiak: herritarrek alkateari bidalitako mezuak kudeatzea, bai eta udalaren eskumenen baitako arloetan Tolosako herriari eta Udalari buruz aurkeztutako iradokizunak, iritziak, kexak eta erreklamazioak kudeatzea ere. Nahi izanez gero, norberaren datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertzeko eskubideak balia ditzakezu. Herritarren arretarako bulegoetara jo dezakezu horretarako.
Web-orrialde honetan emandako informazioak ez baditu asebetetzen zeure informazio-beharrak, eskatu behar dituzun argibideak Udate zerbitzuaren bidez.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.