Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

Gazteak eta zikinkeria

Iruzkin berri bat gehitu
Telleriatarekin eginiko iragarkia, energia kontsumo arduratsuari buruzkoa, Leidor-en ikus daitekeena, interesgarria bezain dibertigarria da. Niri bururatzen zait ikus entzunezkoak beste gauza baterako ere oso baliagarriak izan daitezkeela, batez ere zineman proiektatzen badira gaztetxoentzako filmak emititzen direnean. Hau da proposamena: Jai egunetan, Leidor-en ondoan eta Nafarroako Etorbideko denda txinatarraren aldamenean gaztetxoek uzten duten zikinkeria irudietan hartzea eta, gero, muntai erakargarria egin eta zinemako pantailan eman; ea horri esker kontzientzia piskat hartzen duten
J.S.Z. 7/12/2017 18:09 Triste 
Tolosako Udala: Kultur Departamentuko Arduraduna
Kaixo: Egin diguzun iruzkinari erantzunez, geu ere zine emanaldiaren aurretik garbitasunaren eta hondakinen tratamendu zuzenarekin lotutako mezu bat emateko asmotan gabiltzala adierazi nahi dizugu. Egia esan, mezu hau zine barruan saioetan gertatzen denarekin lotzeko asmoa geneukan, baina kanpoan gertatzen denari kaso pixka bat egitea ere baloratuko dugu. Eskerrik asko zure kezka eta iruzkin bidaltzeagatik. Gure lana egin eta probetxuzkoa izango delakoan,
  11/12/2017 11:08
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria