Tolosako Udalawww.tolosa.partehartzen.com

TAILER BIKAINAK

Iruzkin berri bat gehitu
Tolosako Azokak, Tolomendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Sonia Tapia sukaldariak elkarlanean, aurtengo urtean aurrera eraman dituzten tailerrak bikainak izan direla jakinarazteko idazten dut. Tailerren bidez etxeko txiki zein helduei gure baratzeak gehiago ezagutzen lagundu digute, baita bertatik jasotzen diren barazki goxo eta osasuntsuak baliosten ere. Barazkien jatorria ezagutu eta Tolosako Zerkausi eta Berdura Plazako mahai gaineraino iristeko dagoen lan gogorra ere ikusi dugu geure begiekin. Bejondeiela, larunbatero berain eskeintza ederrenekin gerturatzen diren baserritarrei!! Soniak, sukaldari trebea dela erakusteaz gain, bere sekretutxoak ere irakatsi dizkigu, geure egunerokotasunean garaian garaiko produktuak erabiliz plater goxoak sukaldatu ditzagun. Benetan txalotzekoa eta eskertzekoa, beraien prestutasun eta irribarre alaienarekin, Tolomendiko teknikari eta azokako dinamitzaile den, Ainhoa Zabalak eta Sonia Tapia sukaldariak egin duten lana. Eskerrik asko eta datorren urtean ere elkarrekin tailerrak egiten jarraitzeko aukera izan dezagula.
L.E.S. 4/12/2017 12:17 Pozik 
Iruzkin berri bat gehitu

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jakinarazten dizugu zure datuak "PARTE HARTZEN" izeneko fitxategian jasoko direla. Tolosako Udala da fitxategi horren titularra eta fitxategiaren helburua, berriz, honako hau: “Partaideen identifikazioa eskatzen den gaietan herritarren parte-hartzea kudeatzea”. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu (dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo horien kontra agertu), Herritarren Arretarako Zerbitzuan (UDATE) egin dezakezu, horretarako idatzi bat aurkeztuta.

 
DMacroWeb-ek eraikitako web orria